Donibane Lohizune – Ziburuko portua
Donibane Lohizune – Ziburuko badiako eta Urdazuriko portua eta ainguratoki eta instalazio arineko guneak (ZMEL)
Donibane Lohizune – Ziburuko badiako hondoan kokaturik, Espainiatik hurbil, izen bereko portuak arrantza, laket itsasketa, garraio eta ur kiroletako jarduerak aterpetzen ditu. Badiako zenbait lekutan (Zokoko kaia eta badiako ainguratoki eta instalazio arineko guneak) eta Urdazurin banaturik (arrantza eta laket itsasketa kaiak Urdazuriko bokalean eta ainguratoki eta instalazio arineko guneak ibai ohean), lurrean ere kokatzen da (Leclerc kaia, Errekoletoen penintsula, VFDM gunea, Untsin aldea eta Zokoko lubeta).
Donibane Lohizune eta Ziburu hirien artean zabaldurik, portua Pirinio Atlantikoetako Departamenduaren jabegoan da. Badiako eta Urdazuriko ainguratoki eta instalazio arineko guneak Estatuaren jabegoan dira, Donibane Lohizune – Ziburuko badiaren herriarteko sindikatuaren esku utzi duelarik honen plantan ematea eta kudeaketa 15 urtetarako.
Bi elkargo hauek bakoitzaren eremuak ustiatzeko kargua Donibane Lohizune – Ziburuko Departamenduko portuaren ustiapenerako Tokiko Sozietate Publikoaren esku uztea erabaki dute, xede honetara sortua izan delarik.
Esku hartzeko esparrua :
Portua ST-JEAN-DE-LUZ – ZIBUREKO PORTU DEPARTAMENTUAKO TOKIKO SOZIETATE PUBLIKO ERAGILEAK kudeatzen du.