Donibane Lohizune – Ziburuko Departamenduko portuaren ustiapenerako Tokiko Sozietate Publikoa
Donibane Lohizune – Ziburuko arrantza-laket portu mistoaren jabe den Pirinio Atlantikoetako Departamenduak portuaren obra larriak, artatze-lan larriak eta azpiegituren, atrakalekuen, eraikinen eta tresneria publikoaren berritzea bere gain hartu nahi izan ditu 2023an kudeaketa zuzenean, lehen arrantza edo laket itsasketa arloko emakidadunen esku utziak zirelarik guztiz edo hein batean.
Departamenduak portuko polizia-agintari izaten segitzen du, eta ildo horretatik, gau eta egunezko zerbitzu bat plantan ezarri du kapitaindegian. Honekin harremanetan sartzeko :
Tel : 06 71 92 51 47 – Helbide@ : capitaineriedesportsdepeche@le64.fr
> Deskargatu Donibane Lohizune – Ziburuko portuaren polizia eta ustiapen araudia
Bere aldetik, Donibane Lohizune – Ziburuko badiaren herriarteko sindikatuak, 2023an Estatuak berritu dion ainguratoki eta instalazio arineko guneak baliatzeko aldi bateko baimena duelarik, DL-Zko badian behin betiko ainguratokiak plantan ezartzea eta Urdazuriko ainguratokiak zaharberritzea hitzeman du.
Angelun kokatutako Estatuko zerbitzuek, hain zuzen Itsasoaren eta itsasbazterraren zuzendaritza, polizia-agintari izaten segitzen dute.
Hauekin harremanetan sartzeko :
Tel : 05 59 52 59 70 – Helbide@ : ddtm-dml@pyrenees-atlantiques.gouv.fr
> ZMEL gunearen polizia-araudia deskargatu
> ZMEL gunearen ustiapen-araudia deskargatu : Règlement-de-police-ZMEL-SJL-Ciboure
Beren ibileran elkarren meneko diren gune desberdin horietan eramandako jarduera guziei dagokien ikuspegi orokorra izateko xedez, 64 Departamenduak eta Donibane Lohizune – Ziburuko badiaren herriarteko Sindikatuak DONIBANE LOHIZUNE – ZIBURUKO DEPARTAMENDUKO PORTUAREN USTIAPENERAKO TOKIKO SOZIETATE PUBLIKOA sortzea erabaki zuten 2022ko urrian.
Honen harira, 2023ko urtarrilaren 1etik goiti, Tokiko Sozietate Publikoak (TSP) ondokoak hartzen ditu bere gain:
- Lehen, Donibane Lohizuneko Portuko arrain saltokiaren Kudeaketarako Elkarteak garatzen zuen jarduera, hots, esku utzitako gunean eta Donibane Lohizune – Ziburuko portutik kanpo berak antolatzen dituen baseetan arrantzaren produktuak merkaturatzeko ekintza guzien kudeaketa, baita izotz industriala ekoizteko eta banatzeko ustiapena ere ;
- Donibane Lohizune – Ziburuko portuko artatze eta mantentze lanak (tresneria publikoa), lehen Ipar Euskal Herri – Baionako MIGaren ardurapean zirelarik ;
- Arrantzari eskainitako eraikin administratiboak garbitzeko zerbitzua, lehen Itsas arrantza eta Itsas hazkuntza arloetako Pirinio Atlantikoetako eta Landesetako Departamendu-arteko Batzordearen ardurapean zelarik (CICPMEM64/40).
- Badiako eta Urdazuriko laket portuaren eta ainguratoki eta instalazio arinen guneen kudeaketa, Donibane Lohizune – Ziburuko badiaren herriarteko Sindikatuaren ardurapean.
- Donibane Lohizune – Ziburuko badiako eta Urdazuriko ainguratoki eta instalazio arinen ustiapena.