Laket itsasketa / Ur kirolak

Larraldeneko kaia

81 toki Ziburuko erdi-erdian

1971n eraikia izan zen hondartza ttipi baten lekuan. Ziburuko erdialde historikoaren erdi-erdian kokatutako altxorra da. 81 toki baizik ez ditu, horietako 8 egonaldi motzei eskainiak.

2 gautarako geldialdia egin daiteke, berdin gehiago, sasoia eta eskuragarritasunaren arabera. Itsasontzien luzetasuna 7 eta 15,99 m artekoa da, 2,5 metroko zingoarekin gehienez. 4 pontoik dituzte itsasontziak aterpetzen urte osoan zehar.

Gune bat eskainia zaio badiaren itzulia egiten duen ontzi joan-jinkariari, Donibane Lohizuneko arrantza kaitik eta hondartza nagusitik ibiltzen delarik, baita Zokoko ur kirolen gunetik ere, Ziburun. Geldialdiak egin daitezke erreserbatuz gero. Laket itsasturiek garbigela eta komunak erabil ditzakete gau eta egunez. WIFIa ere eskuragarri izaten da, itsasontzia iritsi ondotik eskatuz. Laket itsasturiendako erregai hornitegirik ez dugu oraindik, baina gogoetatzen ari gara!

Prezioak Larraldeneko kaia :

Prezioak Larraldenia portu eremua 2025

Kontak

Edozein informazio edo erreserba eskaera egiteko :