Gune teknikoa

Larraldeneko ontzilekua

Arrantza eta laket portuaren sartzean kokaturik, lehorreko ontzileku bat da, errail gaineko orga batez eta gindax batez horniturik. Nagusiki gehienez 100 tonako itsasontziei eskainia bada, aisialdietarako edo lanerako zurezko itsasontziek ere balia dezakete, eskuragarritasunaren arabera. Konponketetarako egonaldia zenbait egunekoa baizik ez daiteke izan

PREZIOAK

> 2025ko Larraldeneko zirga ontzilekuaren prezioak deskargatu

Zokoko gune teknikoa

Osoki zaharberritua izan da: hiru eraikinak, itsasontziak karenatzeko eta biltegiratzeko guneak. Ehun bat itsasontzi aterpe ditzake artatze lanetarako edo negu-pasarako. Itsasontziak urtero uretaratuak izan behar dira. Horretarako, 22 tona altxa ditzakeen orga gurpildun batek maniobrak egiteko bidea ematen du. Kasu, Zokoko atrakalekutik helgarria da, itsasaldien eraginpeko gunea.

Gaur egun TSPak maniobrak, ontzilekuak eta biltegiratzeak hein batean kudeatzen baditu ere, honen ustiapena zerbitzu publiko baten esku utzia izanen da, profesionalek esku har dezaten itsasontzietako jabeen aldean, mekanika, elektronika, estratifikazio, tindaketa eta zurgin lanetan aritzeko. Helburua da zerbitzu horiek aterpeturik eta baldintza onetan eginak ahal izatea.

PREZIOAK

> 2025ko Zokoko gune teknikoaren prezioak deskargatu


Kontak

Edozein informazio edo erreserba eskaera egiteko :