Arrantza

Ziburuko kaiak

Pascal Elissalt eta Gaston Pommereau kaiak

Arrain saltokia aterpetzen duten Pascal Elissalt eta Gaston Pommereau kaiak dira, lehorreratzeko 4 garabiz, kaiko igogailu batez eta izotza ekoizteko eta banatzeko bi tresnez horniturik. Bere 4 hozkailuekin, hotz-ahalmena egokitzen du arrantzatutako kantitateen arabera. Informatika bidezko enkante batek lekuan berean edo urrundik erosteko bidea eskaintzen du, egunero, astelehenetik ostiralera, salbu besta egunetan. Erosleei izozteko, paletetan biltzeko eta zuntzez estaltzeko zerbitzuak eskaintzen dizkie, beharren arabera.

. Kamioi astun batez horniturik, saltokiko lantaldeek salgaien bila joan daitezke Royan, Arcachon eta Pasaiako portuetara, Donibane – Ziburuko arrain saltokian salduak izan daitezen eta, orduan, bezeroen salgaiak garraiatu, arrantza ontziak portutik urrunegi direlarik itsasaldi bakoitz bertaratzeko. 100 arrain mota desberdin baino gehiago salduak dira urtero. Nagusienak legatza (amukoa edo sarekoa), atungorria, hegaluzea, mihi-arraina, lupia dira, eta mota bereziak kolaka eta Aturriko basaizokina dira.

Arrain saltokia baimendutako profesionalentzat da soilik, baina partikularrek ere arraina eros diezaiekete arrantzaleei, zuzeneko salmenta gunean, saltokiaren sartzearen parean kokatua. Azken hau 7:30ean irekitzen da, dena saldua izan arte, edo 13:00ak arte.

Arrain saltokia bisita daiteke saltzeko uneetatik kanpo izena emanez Itsasoko arkitektura eta ondarearen interpretazio zentroaren aldean, Errekoletoak komentuko kapera ohian kokatua, saltokiaren ondoan, izen bereko penintsulan.

Arrain saltokiari eskainitako webgunea ikusi :
> criee64.fr

Errekoletoen penintsulan kokatutako eraikinak ere portuari lotutako jardueren esku utziak dira.

PREZIOAK

> 2025ko arrain saltokia erabiltzeko prezioak deskargatu
> 2025ko izotza saltzeko prezioak deskargatu
> 2025ko Errekoletoetan leku bat hartzeko prezioak deskargatu


Kontak

Portuko eta arrain saltokiko zerbitzuei buruzko argibideak eskatzeko :