Arrantza

Untsineko xaiak

48 Armamentu xai

Untsineko gunea izen bereko ibai ttipiaren ertzean kokatua da, Ziburu eta Urruña arteko mugan, A64 autobiderako sarbidearen luzeran, Eugène Corre itsas lizeoaren parean.

Portutik doi bat urrun bada ere, 48 armamentu xai aterpetzen ditu, bakoitza 40 m2-koa, urez eta argindarrez horniturik, arrantzarako tresnak biltzeko eta artatzeko.

TSPak nahi duten ontzijabeei arrantzarako tresnak garraiatzeko zerbitzu bat eskaintzen die, portutik edo porturaino, plataforma-kamioi edo kamioi-bilgailu baten bidez. Zerbitzua eskainia da arratsaldeetan, astelehenetik ostiralera, 14:00etatik 18:00etara.

Erreserbak egin behar dira
+33 6 81 76 72 78
zenbakira deituz, bezperan berantenik  

PREZIOAK

> 2025ko Untsineko zerbitzuen eta leku hartzeen prezioak deskargatu


Kontak

Edozein informazio edo erreserba eskaera egiteko :